Kalitatearen Ebaluaziorako eta Akreditaziorako Agentzia Nazionalak (ANECA) irakasleak ziurtatzen ditu Espainiako hezkuntza-sistemako unibertsitateetan lan-kontratua izan dezaten.
Ikerketa-proiektuak “1.1.C. Ikerketa Proiektuak + Ikerketa Kontratuak” atalean balioesten dira, Kontratatutako Irakasle Doktore edo Unibertsitate Pribatuko Irakasleen kargurako, edo “2.1.C. Ikerketa Proiektuak + Ikerketa Kontratuak” atalean Irakasle Laguntzaile Doktore kargurako; horrez gain, gehieneko puntuazio (gehienez, 100) hauek lor ditzakete:
ESPERIMEN. ZIENTZIAK | OSASUN ZIENTZIAK | IRAKASKUNTZA TEKNIKOAK | GIZARTE ZIENTZIAK ETA ZIENTZIA JURIDIKOAK | GIZA ZIENTZIAK | |
---|---|---|---|---|---|
Kontratatutako Irakasle Doktorea / Unibertsitate pribatuko irakaslea | 7 | 7 | 12 | 5 | 5 |
Irakasle laguntzaile doktorea | 5 | 5 | 9 | 5 | 5 |
Euskoikerren bidez enpresekin ezar daitezkeen zenbait kontratu aholkularitza teknikoko kontratuak dira eta ez dira ikerketa-proiektuen atalean kontabilizatzen, Esperientzia Profesionalaren atalean baizik:
FIGURA | ATALA | GEHIENEKO PUNTUAZIOA |
---|---|---|
Kontratatutako Irakasle Doktorea / Unibertsitate pribatuko irakaslea | 1.3.B. Enpresetan-erakundeetan-ospitaleetan lan egitea | 100etik 2 |
Irakasle laguntzaile doktorea | 2.2.D. Esperientzia profesionala: iraupena eta erantzukizuna enpresetan-erakundeetan-ospitaleetan. | 100etik 5 |
Balorazio-irizpideak maiz aldatzen dira. Horri buruzko informazio gehiago lortzeko, zuzenean ANECArekin jar zaitezke harremanetan:
Sekzio honetan topa dezakezu:
Aditu bat behar duzu? Jarri gurekin harremanetan
Zein onura du proiektuak enpresekin kontratatzeak?
Nola kontrata ditzazket proiektuak unibestritatearekin?
Euskoikerrek 30 urte baino gehiagoko esperientzia du mota guztietako proiektuak kudeatzen