Esta web utiliza solamente cookies propias, necesarias para la navegación Aurrera

  • Email-en bidez bidali 
  • Facebook-en zabaldu 
  • Twitter-en zabaldu 
  • Meneame-n zabaldu 
  • Delicious-en zabaldu   

Asmoz Industria Kultural eta Sortzaileen sailerako irakasleen bila dabil

01/06/2017

Web Fundación Asmoz

Asmoz Fundazioa 2002an sortu zen Eusko Ikaskuntzak eta UPV/EHUko zenbait irakaslek profesional aktiboentzako trebakuntza-programak diseinatzeko eta garatzeko abiatutako egitasmo gisa. Sorreran arlo juridikoko trebakuntza landu zen, baina gaur egun Industria Kultural eta Sortzaileen (IKS) edukietako trebakuntzan oinarritzen da. Arlo zabala da: musika, ondare kulturala, hizkuntza, arte bisualak, eskulangintza, edizioa eta inprimatze-baliabideak, sorkuntza audiobisuala, bideojokoak, eduki digitalak, diseinua, arkitektura, moda, publizitatea edo are, goi mailako gastronomia.  Une honetan, Asmoz aipatutako arloetarako trebakuntza programa erakargarriak prestatuko dituzten unibertsitateko irakasleen bila dabil.

Usuzko eskaintza, aipatutako arloetako gai zehatzen inguruko online ikastaroa izaten da eta 6 astean zehar banatutako 30 orduko iraupena izaten du. Adibideak Asmozen web orrian kontsulta daitezke: “Kultur arloko europear proiektuak idatzi eta aurkeztea”, “Inbound Marketing, nola erakarri bezero berriak” edo “Artxibo-dokumentu elektronikoen kudeaketarako oinarriak”. Taldeko tutore birtual izaten den irakasleak, orokorrean, ikasi bitartean lanean aritzen diren 12 edo 15 ikasle izaten ditu. Trebakuntza Asmozen plataforma birtualaren bidez zabaltzen da, irakasleek diseinatutako eta irakatsitako trebakuntza materialak erabiliz. Asmoz arduratzen da ikasleak bilatzeaz.

Ikastaro bera ez da urtean bitan baino gehiagotan irakasten. Irakaskuntza aro ohikoenak profesionalen nahien araberakoak izaten dira (urria-abendua, otsaila-apirila edo maiatza-ekaina). Asmoz Fundazioak asteen kopuru zehatza irakaslearekin negoziatuko du, jarduerak %100eko bateragarritasuna izan dezan unibertsitateko irakaskuntza eta ikerketa jarduerekin.

Web de la Fundación Asmoz

Asmozek ikastaro bakoitzeko kopuru finkoaren bidez ordaintzen die irakasleei (ezarritako muga gainditzen duen ikasle bakoitzagatik kopuru aldagarri bat gehitzen zaio kopuru finkoari). Beste ezagutza-transferentzia jarduerak bezala, ordainketa ekonomikoak nominan jaso daitezke Euskoiker Fundazioaren bidez.

Ikastaroetako gaiak bi modutara hautatzen dira. Zenbaitetan, Asmoz Fundazioak gauzatzen du interesatzen zaizkion gaien zerrenda eta lanerako interesa erakutsi duten irakasleen artean banatzen du. Beste batzuetan, irakasleak proposatzen du interesatzen zaion gaiaren inguruko ikastaroa, eta fundazioak interesgarria dela onartuz gero, ikastaroak aurrera egingo du.

Agiri honen bidez, Asmoz Fundazioak lankidetza-harremana hasi nahi luketen irakasleen eskariak, eta are Industria Kultural eta Sortzaileen (IKS) arloko ikastaro zehatzetarako proposamenak jasotzeko interesa agertu nahi du Ikastaroen edo oinarri ekonomikoen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, informacion@euskoiker.es postaren bidez Euskoiker Fundazioarekin harremanetan jar zaitezke. Arren, mezuan zehaztu itzazu honako datu hauek: izena eta abizenak, posta elektronikoa, mugikor zenbakia eta parte hartu nahiko zenukeen IKSen arloa. Irakasteko ikastaro zehatzak ere iradoki ditzakezu. Adeitasunez.

Harremanetarako