Esta web utiliza solamente cookies propias, necesarias para la navegación Aurrera

  • Email-en bidez bidali 
  • Facebook-en zabaldu 
  • Twitter-en zabaldu 
  • Meneame-n zabaldu 
  • Delicious-en zabaldu   

SAN PRUDENCIOKO MONASTERIOARI BURUZKO LIBURU BAT ARGITARATU DUTE BI IRAKASLEK

06/03/2015

IERek argitaratu du lana, Monte Laturceko (Errioxa) abade etxearen inguruko interesa pizteko

Instituto de Estudios Riojanos (IER) erakundeak argitaratu du El monasterio de San Prudencio de Monte Laturce: pasado, presente y ¿futuro? liburua. José Manuel Valle Melón eta Álvaro Rodríguez Miranda aritu dira editore, biak ere Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Vitoria/Gasteizko Ingeniaritza UEko irakasleak. Obraren helburua da Errioxako abade etxe hori ezagutzeko interesa areagotzea hala zientziaren nola gizartearen ikuspegitik, Errioxako ondarearen elementu gisa.

Liburuaren aurkezpenean izan ziren Errioxako Kulturako zuzendari nagusia, José Luis Pérez Pastor; IEReko zuzendari akademikoa, Aurora Martínez; IEReko Ondare Erregionala Arloko zuzendaria, Ignacio Gil-Díez Usandizaga; eta editoreak eurak.

Landa laneko bi kanpainatan bildutako emaitzak eta horiek bi urtez aztertzearen eta prozesatzearen ondorengo datuak biltzen ditu liburuak. Europar Batasunaren funtsekin finantzatu da, "TOPCART: Geometric Documentation of Heritage: European Integration of Technologies" proiektuaren barruan. "Sei nazionalitatetako berrogeita hamasei ikaslek eta hamabi irakaslek ondarearen inguruan izandako energia, interesa, lana eta maitasuna bideratzearen emaitza da lana: euren denbora erabili dute, zientzia interesarekin aztertzeko San Prudencio monasterioa, eta, azkenean, multzoari buruzko informazio oso garrantzitsua biltzen duen liburua kaleratu dute" nabarmendu zuen Errioxako Kulturako zuzendari nagusiak aurkezpenean.

Harremanetarako