Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

  • Email-en bidez bidali 
  • Facebook-en zabaldu 
  • Twitter-en zabaldu 
  • Meneame-n zabaldu 
  • Delicious-en zabaldu   

EQA ziurtapeneko adituentzako jardunaldia

07/09/2016

Jornada para Expertos

Eguna: 2016.eko Irailak 30a
Ordua: 10:00
Tokia: Bilboko Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoan.
Izen ematea: Webgune honetan.

Ostiralean, irailaren 30ean, 10:00etan Bilboko Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoan EQA ziurtapeneko adituentzako jardunaldia (gasteleraz) izango da.Jardunaldia Euskoikerrek antolatu du eta, bertan, EQA ziurtapeneko agentziak arlo horretako berrikuntzen berri emango du:adituak beharrezkoak diren ziurtapeneko produktu berriak (Gizarte Segurantzako hobariak, ETE berritzailea, Patent Box, JEI), EQAren E-valua plataforma berriaren aurkezpena, memoriak ebaluatzeko prozesuetan orain gutxi egindako aldaketak eta abar.

Saioa EQArekin lankidetzan aritzen diren eta aritu nahiko luketen adituek bideratuko dute, batez ere eremu teknologiko eta zientifikoan, horietan garatzen baitira I+G+b proiektu gehienak.E-valua plataforma berria, ikasturte akademiko honetan berehala aplikatuko dutena, izango dute aipagai nagusia aurkezpenean, haren erabilerari, funtzionaltasunari eta kasu praktikoei buruzko azalpenak barne.

Eremu horretan esperientzia izan ala ez, edo bertan parte hartzen hasi nahiko bazenu, animatu jardunaldi honetara etortzen, izan daitezkeen aukeren berri izan eta EQAko profesionalekin zuzenean zalantzak argitzeko.Lekua mugatua denez, jardunaldi honetara joan nahi baduzu, formulario hau bete behar duzu.

Jornada EQA

Nor izan daiteke EQA Aditua?

Bi aditu mota daude, baina bietako edozeinentzako baldintza orokorrak honako hauek dira:

  • Goi Mailako titulazioa (lizentziatua, goi mailako ingeniaria edo gradu baliokidea).
  • Lanean gutxienez 8 urteko esperientzia.
  • Ikerketan gutxienez 4 urteko esperientzia.
  • Ebaluatu beharreko I+G+b proiektuak aurkezten dituzten enpresekin interes-gatazkarik ez izatea.Puntu hori ebaluazio-proposamen bakoitzean egiaztatzen da.

Baldintza orokor horiez gain, baldintza espezifikoak ere badaude, 4D aditu gisa (prozesua gainbegiratzen duen aditua) edo aditu tekniko gisa (proiektuaren ebaluazio zehatza egiten duen aditua) jarduten den kontuan hartuta, honako hauek hain zuzen ere:

4D adituari ebaluazioa gainbegiratzeko erabiliko duen Unesco diziplinaren ezagutza orokor eta zabala eskatzen zaio (4D kodea).Ezagutza hori esperientzia handiaren bidez egiaztatzen da, esperientzia irakaskuntzan, ikerketan, argitalpen zientifikoetan, kongresuetan, diziplina horrekin lotutako batzorde zientifikoetako kide izatea eta abar.

Bestalde, aditu teknikoari duela gutxiko ikerketa-proiektu edo -kontratuetan (azken 5 urteetakoak) gutxienez 2 urteko esperientzia eskatzen zaio, ebaluatu beharreko proiektuaren gaiarekin lotutakoak, betiere.Puntu hori ebaluazio-proposamen bakoitzean justifikatzen da.

Adituen bi profilek ebaluazio bakoitzean esku hartzen dute eta pertsona desberdinek egin behar dituzte bi lanak, inpartzialtasun handiagoa bermatzeko.

Zer da proiektuen ziurtapena?

I+G+b proiektuen ziurtapena proiektuaren ebaluazio teknikoan eta kontablean oinarritutako ziurtapena da, eta horren bidez Berrikuntza teknologikoko edo Garapen eta Ikerketako proiektua den zehazten da (4/2004 Errege Dekretuaren arabera). Horrek ahalbidetzen die enpresei I+G+b proiektuengatik Sozietateen gaineko Zergetan kenkari fiskalak justifikatzea erabateko segurtasun juridikoarekin.

Enpresek Ziurtapeneko Enpresei, EQAsusi, esaterako, proiektuak aurkezten dizkiete ebaluatu ahal izateko.Puntu honetan, EQAk ebaluazioa egiteko aditu egokienak topatzen eta kontratatzen ditu, eta haiek proiektua behar bezala ebaluatzen dute eta Txosten Tekniko batean jasotzen dute, ordainsariaren truke.Auditore kontableek egindako txosten kontablearekin batera, EQAk Ondorioen Txosten Teknikoa egitendu (proiektuaren ebaluazio teknikoa + ebaluazio kontablea) eta dagokion Ziurtapena ematen du.


Proceso de Certificación I+D+i

Honako eskema honek adierazten du EQAk jarraitutako ziurtapeneko prozesua, prozesuan sortzen diren tarteko dokumentuak ere jasota (IAP-4D, IAP-ET, JCT, …).

Certificación I+D+i

Har al dezake parte EHUko irakasle batek ziurtapeneko prozesu batean aditu gisa?

Noski. Haren kontratuak zenbait ordu biltzen ditu ezagutza transferitzeko eta ikerketako jardueretara bideratzeko. I+G+b proiektuen ziurtapena bigarren kategoria horretan sartuko litzateke guztiz, irakaslearen ezagutza adituak unibertsitatetik kanpoko enpresa baten (Ziurtapeneko Erakundea) zerbitzura jartzen baitira ordainsari ekonomiko baten truke. Dagozkion kontratuak Euskoiker Fundazioak izapide ditzake, ezagutza transferitzeko jarduera guztiak arautzen dituzten baldintza berberekin.

Zein da jardunaldi honen programa?

Jardunaldiaren webgunean kontsulta daiteke (gasteleraz).

Harremanetarako Dokumentazioa