Esta web utiliza solamente cookies propias, necesarias para la navegación Aurrera

  • Email-en bidez bidali 
  • Facebook-en zabaldu 
  • Twitter-en zabaldu 
  • Meneame-n zabaldu 
  • Delicious-en zabaldu   

Esparru kriminologikoan ukiezinak ebaluatzen

08/10/2018

Gemma Varona Gema Varona Ikerlari Doktore Kontratatua da Kriminologiaren Euskal Institutuan

Gizarte-zientzietan lan egiten dutenek ondo dakiten moduan, gizakien jarduera neurtzeko eta ebaluatzeko zaila da; izan ere, aldagai ugariren mende dago eta, askotan, zientziako beste esparru batzuetan baino zailagoa da horren kausa eta eraginak aipatzea. Gema Varonak Kriminologiaren Euskal Institutuan egiten du lan ikerketako doktore iraunkor gisa eta era batera edo bestera errestaurazio-justizia kontzeptuaren baitan sar ditzakegun proiektuen hiru ebaluazio zuzendu ditu. Errestaurazio- edo erruki-justizia biktimen eta delituaren egileen edo arduradunen beharrak arretagune dituen justizia (eta ez zigor edo printzipio legal abstraktuak) planteatzeko modua da.

Ebaluazio horiek egiteko, Gemak ikerketa arloko hainbat teknika kuantitatibo eta kualitatibo erabili du.

Adiorik Gabe

Kulturaren Europako Hiriburutzaren barruan egindako ekitaldien baitan, Donostia 2016 Fundazioaren helburuetako bat izan zen bakea eta elkarbizitza bultzatzea. Adiorik Gabe proiektuak 12 biktimaren familiekin lan egin zuten 4 artista bildu zituen. Batez ere terrorismoaren biktimak bildu zituzten, baina baita polizia-abusuen biktimak ere.

Adiorik Gabe

Artistek beren lana hainbat esparrutatik egin zuten biktimen musika edo literatura arloko oroimenarekin lotzen saiatzeko: musika, antzerkia edo dantza. Biktimak omentzen zituzten eta bizitzaren balioa gogorarazten zuten hiru ekitaldi publikotan hezurmamitu zuten interpretazioa.

Gemak ekitaldien ebaluazioa diseinatu zuen eta gero memoria batean jaso zuten: (“Arte, Memoria y Justicia en Victimizaciones Graves:Adiorik Gabe / Sin Adiós”). Ikerketak ekitaldi horietako bakoitzera joan ziren 400 pertsona inguruko lagin erakusgarriari egindako inkesta eta proiektuaren sustatzaileei eta biktimen senideei egindako elkarrizketa sakonak (ekitaldien aurretik eta ondoren) bateratu zituen.

Adiorik Gabe - entrada 2 de julio

Oro har, ekitaldietara joandakoek egindako ebaluazioa positiboa izan zen, baina horrez harago joanda, Gemak azaldu zuen “galdetegiak agerian utzi zuela ekitaldiek ikuspegi oso ezberdinetako pertsonak erakartzea lortu zuela. Horren polarizatuta dauden gaien kasuan, zaila izaten da polizia-abusuen biktimei egindako omenaldi-ekitaldietan pertsona batzuk ikustea, eta terrorismoaren biktimei egindako omenaldietan beste batzuk ikustea.Beharrezkoa da honen moduko formatuak sortzea, artetik abiatuta, partekatutako gizatasuna ulertzeko sarbide-ate hori ahalbidetzeko. Bizitza oro ordezkaezina eta paregabea dela dioen mezu nagusiak mundu osora iristeko potentziala du”.

Horren gai sentsiblearen aurrean, artistek familien iritziarekiko kezka handiagoa zuten audientziaren iritziarekiko baino. Haientzat, uste zutena baino gertuago zegoen errealitatearekin lotura izatearen modukoa izan zen eta, bereziki, biktimetakoren bat auzo berean bizi izan zela edo haiekin bizitzako beste gune eta denbora batzuk partekatu izan zituztela jakitean.

Biktimen familiek adierazi zutenez, jaso izan dituzten beste omenaldi mota batzuk baino askoz ere gehiago gustatu zitzaien hau. Gizartea egoera bizkor gainditzeko desiratzen dago eta, aldiz, biktimek, askotan, sekulako inpaktua jasan dute eta maiz ulertzen ez duten sufrimenduan harrapatuta daude. Gertaera hauek beste inoren aurka errepika ez daitezen, bere senidearen oroimena gogoratzea gustatuko litzaieke. Bestalde, proiektuak balorazio positiboa izan zuen omenaldia jaso ez zuten biktimen familien eskutik ere; izan ere, ekitaldi mota horiekin haiek ere nolabait oroitzen zituztela ulertu zuten.

Gakoa

Progama Gakoa del Gobierno Vasco

Ebaluazio-proiektuetako beste bat Eusko Jaurlaritzaren GAKOA programari lotuta dago.Ekimen horren helburua da genero-indarkeriagatik zigortu dituzten gizonezkoak errehabilitatzea. Zigorra betetzea bertan behera geratzen da kondenatua psikoterapeutekin egindako tratamendu-programara joatearen truke.Helburua erasotzaileak etorkizunean horrelako jokabideak izatea prebenitzea da.

Programaren azterketa hainbat mailatan egin zen.Lehenengo eta behin, epe ertainera begira berrerortzearen gaineko eragina zehazteko, 2006-2016 aldian 400 espediente baino gehiagori jarraipena egin zitzaien. Programa aktibo ez dagoen beste autonomia-erkidego batzuetako datuekin alderatuta, ebaluazioak ondorioztatu zuen programan parte hartzen dutenetan berrerortze-tasak nabarmen direla txikiagoak.

“Berrerortze-tasak neurri kuantitatiboak eta objektiboak direla dirudien arren, ondorio horiek zuhurtziaz aztertu behar dira. Izan ere, ikerketa pertsonekin egiten dugunean, oso zaila izaten da aldagai guztiak isolatzea. Programa al da berrerortzea gutxitzen duena edo Euskadiko gizarte-egiturekin lotuta dago? Programan sartzeko aukera izan zutenen lagin berdina lortu ezin dugunez, ezin dugu ziur zehaztu aldea Gakoa programaren eraginaren ondorioa soilik denik.Dena den, programak ondo funtzionatzen duela erakusten duten aztarna sendoak dira eta horiei ebaluazio garaian lortutako beste emaitza positibo batzuk gehitu behar zaizkie”, adierazi zuen Gemak.

Horrekin lotuta, programaren azterketa kualitatiboak justizia arloko profesionalekin, genero-indarkeriagatik zigortutakoekin, psikoterapeutekin eta abarrekin egindako 43 elkarrizketa eta 4 eztabaida-talde jaso zituen. Gainera, esparru horretan gizartearen iritzia zein den jakin nahi zuten; izan ere, delitu mota horrekin oso erraza zen “zigor-populismoa” deitutakoan erortzea; hau da, gizarteratze-ekintzak baztertu eta zigorretan oinarritzen den jokabide motan. Azken gai hori argitzeko asmoz, Euskadiko 558 gazteri inkesta egin zieten eta, oro har, kolektibo baitan programa mota horiekiko babes soziala dagoela ondorioztatu zen beste hainbat gairen artean.

Ikerketa horren emaitza guztiak 2018ko azaroaren 12 eta 13an Bizkaia Aretoan egingo duten jardunaldi irekian aurkeztuko dituzte. Dena den, dagoeneko eztabaidatu zituzten 2018ko ekainean Hong Kong-en egindako Biktimologiako Nazioarteko Sinposioan. 2021ean egingo den hurrengo sinposioa aurrezteko hautatu dute Donostia IVAC/KREIren hautagaitza bidez.

Elkarlan Zuzenbidea

Asociación de Derecho Colaborativo de Euskadi

Elkarlan Zuzenbideko Euskadiko Elkartearen jarduerarekin lotuta dago oraintxe abian jarri duten azken ebaluazio-proiektua. Elkarlaneko zuzenbidea gatazkak konpontzeko metodo alternatiboa da eta alderdien behar eta interesak ditu erdigune. Bere oinarria abokatuen, bezeroen eta beste profesional batzuen (notarioak, ekonomialariak, lan-harremanetako gradudunak, psikologoak, psikiatrak, pedagogoak, coacheak, bitartekariak, arbitroak, terapeutak…) arteko taldeko negoziazioa da. Horietan egoten diren elkarlaneko abokatuek bezeroak ez ordezkatzeko konpromisoa hartzen dute beren gain prozesuak huts egin eta epaiketa eragiten badu.

Elkartea 2013an eratu zuten eta justizia mota hori aldarrikatzen hasi zen Estatu mailako lehen erakundeetako bat da. Aurten, Kriminologiaren Euskal Institutuari eskatu diote beren jardueraren kanpoko ebaluazioa egiteko. Beste herrialde batzuetako antzeko erakundeei egindako kanpoko ebaluazioak oinarritzat hartuta, esku-hartze honen metodologiak bezero diren abokatuekin eta epaileekin egindako galdetegiak, elkarrizketa sakonak eta eztabaida-taldeak zein bazkideei zuzendutako galdetegiak jasoko ditu.

“Beste bi elementuekin komunean duen elementua da ebaluazio mota horiek egiteko dagoen zailtasun atxiki, epistemologiko eta metodologikoa. Gai ukiezinak dira eta eragin sozial kontzentrikoak izan ditzakete, prozesuen bezeroez harago joanda”, zehaztu zuen Gemak.

Ezagutzaren transferentzia

Artikulu honetan, erakunde batek (fundazioa, Eusko Jaurlaritzaren moduko erakundea edo elkarte pribatua) bere jarduera ikerketako teknikekin ebalua dezakeen kanpoko erakunde espezializatu eta independente baten bila unibertsitatera jotzen dueneko proiektuak aztertu ditugu. Gizarteari ezagutza emanez unibertsitatea presente egon daitekeen beste moduetako bat da hori (kasu honetan, kriminologikoa). Argi eta garbi ikerketa-proiektu akademiko oinarrizkoak diren beste proiektu batzuetan ez bezala (batzuetan, barne-kontsumokoak edo autoerreferentziakoak direla pentsatzen da), transferentziako proiektuek, zorroztasun zientifikoa galdu gabe, ikusgarritasun handiagoa izaten dute beste eragile batzuengan eragina dutelako.

“Eta zure ikerketa-fokua kontzeptu abstraktuak eta ukiezinak direnean (hori gertatzen da, adibidez, erreparazioko justiziarekin edo elkarbizitza sozialarekin), transferentzia-proiektuak zure lana ukigarri bihurtzeko, zehatza den horretara bideratzeko eta pertsonengan zer eragin duen ikusteko modu gisa ikusten dira”, zehaztu zuen Gemak. Dena den, “askotan, proiektu mota horiekin, enpresa eta erakundeek nahiago izaten dute ikerketa aholkularitza-enpresei kontratatu unibertsitateari kontratatu beharrean, haien egiturak ez direlako horren burokratikoak. Zorionez, ordea, transferentzia-proiektuekin ikerketa horiek bideratzeko mekanismo erraza dugu. Nire ustez behintzat, oso erraza da horiek Euskoiker bidez izapidetzea. Oso ondo funtzionatzen du, erantzun profesionala eta pertsonalizatua ematen dute eta edozein arazo konpontzen laguntzen dizute”.

Harremanetarako Dokumentazioa