Esta web utiliza solamente cookies propias, necesarias para la navegación Aurrera

  • Email-en bidez bidali 
  • Facebook-en zabaldu 
  • Twitter-en zabaldu 
  • Meneame-n zabaldu 
  • Delicious-en zabaldu   

Galdutako mendizaleak topatzea mugikorraren bidez

02/12/2015



LifeSeeker airez garraiatutako oinarria duen telefonia-estazioa da, eta bidaiatzen duen helikopteroarekin mugitzen den azaleran estaldura eman dezake.Aplikazio ikusgarriena telefono mugikorra duten galdutako mendizaleak bilatzea da, une horretan estaldura duten ala ez axola izan gabe.LifeSeeker berak terminalari estaldura ematen dio eta geolokalizatu egiten du, eta hala, biktima errazago topatzeko aukera eskaintzen du, eta komunikazio-kanala ere ezartzen du.

LifeSeeker Centum ingeniaritza-enpresaren produktua da. Euskadiko System-on-Chip engineering enpresarekin lankidetzan garatu dute, eta EHUko irakasle eta ikerlari ugariren lankidetza jaso du.



System-on-Chip engineering
(SoC-e) EHUren spin-off bat da; Teknologia Elektronikoaren Saileko irakasleen ekimenez sortu zen.Laneko eremua komunikazio-sistema kritikoak diseinatzea eta garatzea da.Produktu elektronikoak punta-puntako sektoreetako erronkak konpontzera bideratuta daude, esaterako, energiarena, fabrikazio aurreratuarena (4.0 Industria ere deitzen zaiona) eta aeroespazialarena.Dagoeneko 5 urte daramatzate hainbat proiektutan lanean; haien teknologia 14 herrialdetan erabiltzen da eta gaur egun enpresak 10 profesional ditu lanaldi osoan lanean.

Eskaintza berriz konfigura daitezkeen gailuen teknologia elektronikoan (FPGA) oinarrituta dago; zeregin oso desberdinak betetzeko programa daitezke.SoC-e erabiltzen da, esaterako, energiaren eta sare adimentsuen arloetarako; horietan produktu elektronikoak diseinatzen dira, denbora errealean instalazio elektriko baten funtzionamenduari buruzko informazioa bidali ahal izateko.



Proiektu bakoitza desberdina da eta, beraz, ezagutza oso espezializatuak behar ditu.EHUrekin lankidetza estua izan dutenez, proiektuak behar dituen adituak sail ugarietan topa ditzakete, eta horien artean lankidetza-kontratuak egin, ezagutzaren transferentzia-bulegoen bidez.Elektronikan produktuaren garapenerako denborak gero eta laburragoak direnez, oso garrantzitsua da enpresa hedatuaren kontzeptua, beste enpresa batzuekin, zentro teknologikoekin eta unibertsitatearekin lankidetza egiten duena, proiektu bakoitzaren beharren arabera.

Proiektuetan parte hartzen duten irakasleentzat ere lankidetzak abantailak ditu.Alde batetik, arloan duten ezagutza espezializatua praktikan jartzen dute.Bestetik, merkatuko punta-puntako teknologiarekin lotura izateko eta denboran egonkorrak diren ikerketa-ildoak mantentzeko modua da.SoC-e-ren bazkide sortzailea eta EHUko Teknologia Elektronikoaren Saileko irakasle den Armando Astarloaren hitzetan, “oinarri teknologikoa duen enpresa batekin lankidetza izateak epe ertain eta luzera begira ikerketa-ildoak indartzen laguntzen dizu”.

 Horrez gain, Armandoren ustez “irakaskuntza aberasteko aukera ematen dute, ikasleentzat interesekoak diren kasu praktikoekin” eta, are gehiago, “ikasle horiek lan-merkatura sartzen direnean disruptiboak izango diren teknologiak ezagutzeko” aukera ematen dute lankidetza horiek.Gainera, “enpresa bat hazten ari dela, EHUn bertan trebatutako langileak sartzen ari dela eta nazioartean eta teknologiaren aldetik punta-puntako proiektuetan parte hartzen dutela” ikusteak asebetetzea ematen duela uste du.

Harremanetarako