Esta web utiliza solamente cookies propias, necesarias para la navegación Aurrera

  • Email-en bidez bidali 
  • Facebook-en zabaldu 
  • Twitter-en zabaldu 
  • Meneame-n zabaldu 
  • Delicious-en zabaldu   

Gure ibaietako bioaniztasuna zaintzen

03/03/2016



Seguru asko, noizbait ikusiko zenituen gure ibaietako arroren batean arrantzaleak.Seguru asko, jakingo duzu edo suposa dezakezu arrantza egiteko tokiari, moduari eta kopuruari buruzko arauak daudela.Baina… zer irizpide erabiltzen da arau horiek ezartzeko?

Álvaro Antón Baranda doktorearen, EHUko Matematikaren eta Zientzia Esperimentalen Didaktika Saileko irakaslearen, taldeak gobernu autonomiko eta aldundi ugarirentzat egin du lan (bereziki Bizkaian) kirol-arrantzan aprobetxamendua duten espezieetarako arrantza-kupoak nolabaiteko irizpidearekin ezarri ahal izateko populazio-datuak jasotzen. “Seguru asko, arreta gehien erakartzen duen espeziea amuarraina izango da”, aipatu zuen Álvarok. “Baina badaude kontserbazioari dagokionez gure arreta eskatzen duten beste espezie batzuk ere: barboak eta loinak, adibidez”.

Ibai bateko arrainak zenbatzea

Nola zenbatets daitezke ibai bateko arrain-populazioak?Ordezkagarritasuna dela eta hautatutako tarteetan laginketak egiten dira.Tarte horietan, arrantza elektrikoaren teknikaren bidez, arrain guztien kontaketa egiten da.Horretarako, korronte alternoko sorgailu bat erabiltzen da. Ondoren, korronte zuzen eta erregulatu bihurtzen da.Poloetako bat uretan sartzen da.Lagin-hartzaileak, ekipamendu egokiarekin babestuta, beste polo bat izaten du.Zirkuituan ixtean, korrontearen intentsitatea doitasunez kalkulatu bada, eremu elektriko barruan dauden arrainek lagin-hartzailearengana gerturatzen dituzten mugimendu espasmodikoak egiten dituzte eta, azkenean, galbanonarkosia (ez-borondatezko zorabioa) izenekoa jasaten dute.Horri esker, ikerlariak atera egin ditzake zenbaketa eta bertako arrainen ikerketa egiteko eta, tarte guztiak ondo hautatu baditu, eremuko ibaiko guztizko populazioa estrapolatzeko.Ondoren, animaliak ibaira itzultzen dira inolako kalterik eragin gabe.

“Espezie guztien inbentarioa egiten saiatzen gara, ez soilik kupoa ezarri behar den espezieena.Ibaiaren osasuna eta gure ekosistemak kontserbatzea interesatzen zaigu”, azaldu zuen Álvarok.“Gure arrainek arazo ugariri egin behar diote aurre:asaldura maila handia duten ibaiak dira, emari gutxikoak eta kutsadura puntuala eta zehaztugabea dutenak, espezie inbaditzaile iktiofagoen (beste arrain batzuekin elikatzen direnak) sarrera (tokiko fauna gaizki egokituta dago horietara) eta ibaiaren erabiltzaile batzuen jardunbide desegokiek eragindako beste arazo batzuk.

Amuarrainaren kasuan, gainera, kirol-arrantzarako duen interesa dela eta, hamarkada askoan, gure ibaietan haztegietatik ekarritako Europa erdialdeko amuarrainak sartu izan dituzte.Animalia bera zela uste zuten.Baina gaur egun badakigu gure amuarrain autoktonoek beren berezitasunak dituztela eta, prozesu hori populazioetan kalteak eragiten ari zela lehia, sinplifikazio genikoa eta hibridazioa zirela eta.



Pesca Electrica - Álvaro Antón

Berroneko tartea

“Arazo horiek guztiak ikusita, badaude dena den baikor izateko arrazoiak”, aipatu zuen Álvarok, Berroneko tarteko, Cadagua ibaian dagoen (Balmasedan) tarteko, esperientzia azaltzen zigun bitartean.Inguru naturala, amuarrain ugari dagoena, eta arrantzaleentzat oso erakargarria.Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailarekin elkarlanean, arrantza debekatu eta eremu hartan arrantzatutako bolumen handiari modu artifizialean eutsi ahal izateko ordura arte egin zuten jarduera, amuarraina sartzea, geldiarazi zuten.Sistema kontrolatuagoan, populazioaren dinamika aztertu zuten hortik abiatuta.Populazioaren goiko muga eta tolerantziak zein ziren ezarri ondoren, 2003an, arrantza-presio txikia baimentzeko proba egin zuten:eguneko gehienez bi arrantzale eta bakoitzak gehienez bi amuarrain.Urteko ikerketetan agerian geratu denez, populazioak egonkor jarraitzen du eta ez dago kanpoko amuarrain gehiago sartzeko beharrik.Hori guztia arrantzaleen kolektiboak erakutsitako borondate onari esker lortu da neurri batean; izan ere, gehienek ulertu dute ingurune berezi horiek babesteko beharra dagoela.Tarte horretan arrantza egiteko dagoen interes handiaren ondorioz, arrantzaleek onartzen dute urtero eskuragarri dauden plaza gutxiak zozketa bidez esleitzea.

Álvaroz gain, ikerlarien talde horrek honako hauen parte-hartzea ere badu: Ana Rallo doktorea, EHUn Zoologiako katedraduna eta taldeko erreferentea; Loreto García Arberas, Begoñako Andra Mari Magisterio Eskolako irakaslea; eta Nuria Olarte, doktoratu aurreko ikerlaria (bere tesia karramarro autoktonoan zentratu du).Lan guztia ingurune gezatan oinarrituta dago (ibaiak, lakuak, urmaelak…) eta, gaur egun, kirol-arrantzako aprobetxamendua duten espezieen populazio-dinamika aztertzea xede duten proiektuak zein kontserbatzeko arazoak dituzten espezieen ikerketa-proiektuak dituzte irekita. Azken horien artean, hauek aipa ditzakegu: arrain arantzatsua (zaurgarritzat hartutakoa) eta karramarro autoktonoa (galzorian).Helburua administrazioek erabakiak hartzeko garaian lagungarria izango den ezagutza sortzea da.15 urte baino gehiago daramatzate ikerketa mota horiek egiten eta enpresekin egindako beste kontratu (ingurumen-inpaktuko aholkularitzak, lanak…) batzuekin uztartzen.

Álvaroren ustez, lan horiek unibertsitatetik egitea itzulkinaren edo zerbitzu publikoaren moduko zerbait da.“Ingurumen-erronka handiak ditugu aurrean eta horrek kudeaketa-arazo handiak biltzen ditu.Unibertsitatetik arazo horiek konpontzen lagun dezakegu.Arazoakmodu globalean eta independentean ikusten ditugulako baloratzen gaituzte. Edonola ere, gure baliabide naturalak zaintzearekin kezkatuta gaudelako.Irtenbideak eskaintzen saiatzen gara”.

Harremanetarako