Esta web utiliza solamente cookies propias, necesarias para la navegación Aurrera

  • Email-en bidez bidali 
  • Facebook-en zabaldu 
  • Twitter-en zabaldu 
  • Meneame-n zabaldu 
  • Delicious-en zabaldu   

Ikastetxe baten berregituraketa osoa

01/12/2015



2014ko ekainean, Virgen del Remedio ikastetxeko (Alcorcón, Madril) irakasleei handik urtebetera etengabeko berrikuntzaren saria eta kalitate-ziurtagiria eskuratuko zituztela esan izan baliete, ez zuketen sinetsiko.Kolpe gogorra hartu berri zuten:batxilergoa galdu zuten, matrikulatzeko nahikoa ikasle ez zutelako.Hiru lagunek lanpostua galdu zuten.Gogogabetuta zeuden.

Egoera hori topatu zuen María Begoña Peña Langek, Bilboko Ingeniaritza Teknikoko Eskolako Enpresen Antolaketa Saileko irakasleak, ikastetxera iritsi zenean.Zuzendari gisa izandako aldez aurretiko esperientzian eta egiten ari zen ikerketetan oinarritutako ikastetxearen berregituraketa-plana zekarren.

Baina, erakunde batean edozein berrikuntza egin ahal izateko, huts egin ezin duen funtsezko osagaia dago:pertsonak.Beraz, María Begoña inplikatutako pertsonen buruan jarri zen eta puntuz puntu azaldu zuen ikastetxerako berregituraketa plana. Lau zutabetan oinarrituta zegoen: nazioartekotzea, arreta indibidualizatua, misioa/bisioa/balioak eta berrikuntza pedagogikoa.Proiektuak 4 fase izan behar zituen lau urtetan eta, funtzionatu ahal izateko, inplikatutako pertsonen atxikimendua behar zuen (irakasleak, irakasle ez diren langileak eta gurasoak).

Krisiaren eraginez, bakoitzak bere buruari begira diezaioke, eta hondoratu aurretik ontzitik ateratzeko modua bila dezake.Baina batzuetan, denak ados jartzea gerta daiteke, eta norabide berean lanean hastea.Eta hori gertatu zen Virgen del Remedio ikastetxean.Ikastetxeko komunitateko eragile guztiek berregituratze-planari aho bateko atxikimendua eman ziotenErantzuna gogotsua eta itxaropenez betea izan zen.

Beraz, proiektua martxan jarri zen, urrats txikiak emanez.Erakundearen talentua kudeatzea izan da pieza garrantzitsuetako bat.María Begoñak inplikatutako pertsona bakoitzarekin banakako elkarrizketak egin zituen.“Non egon nahi dugun galdetzen diguten lehen aldia da”, esaten zuten.“Pertsona bat dituen talentuen eta motibazioaren arabera, eta ez titulazioaren arabera, jartzen baduzu lanean… egia esan ikusi beharra dago", egiten zuen gogoeta María Begoñak, ikastetxeko pertsona guztien aldetik jasotako babesari dagokionez.

2015eko ekainean, ikastetxeak Etengabeko Berrikuntzako Nazioarteko Lehen Kongresua antolatu zuen Alcorcóneko Buero Vallejo antzokian.

Ekitaldia hilabeteko epean antolatu zen eta, irakasleen lan handiaz gain, Euskoikerren kudeaketa arina beharrezkoa izan zen.Hizlari atzerritarrak izan ziren, esaterako, Arto Kuusisto, Europar Batasuneko Kalitate Korporatiboaren zuzendaria, baita bertakoak ere, hala nola Alfonso González, Asociación Educación Abierta (Hezkuntza Irekia) elkarteko presidentea, edo Diana de Horna, “Esto no es una escuela” (Hau ez da eskola bat) bloga egiteagatik ezaguna dena.Kongresuaren gai nagusia unibertsitatearen, enpresaren eta ikastetxearen artean egiten diren loturak ziren.“Today in the classroom, tomorrow in the company” (Gaur ikasgelan, bihar enpresan).Berritutako hezkuntza-proiektua foro horretan aurkeztu zuten eta bertaratutako guztien interesa piztu zuen.Kongresua izan eta hamar egunera, ikastetxeari kalitate-ziurtagiria eman zion Bureau Veritas-ek 354 punturekin.

Bi mugarri positibo horiek garrantzitsuak izan dira gurasoentzat.2015an, galduta zuten batxilergoa berreskuratu dute, eta horrekin batera, hezkuntza-komunitatearen konfiantza.Gainera, batxilergo berri hau nazioartekotze-proiektuaren parte da eta Erasmus programan oinarritutako hainbat mugikortasun izango ditu.Seme-alaben mugikortasunaren alde sekula egon ez ziren guraso asko orain eredu horren alde agertu dira.

María Begoñaren hitzetan, enpresa (ikastetxea, kasu honetan) eta unibertsitatea lortzen dituzten proiektu hauek “funtsezkoak dira nik egiten dudan ikerketarako.Kudeaketaren teoriak oso ondo daude liburuetarako, baina praktikan jarri eta nola funtzionatzen duten ikusi arte… Egiten dudanak ondorioa duela ikusi beharra dut.Teoria praktikara eraman daitekeela eta nola aplika daitekeen hobeto".Unibertsitatetik kanpoko enpresekin lankidetza egin ahal izatea “zure laborategia zuzenean izatea bezalakoa da.Funtsezkoa da ezagutza sortzeko.”

Harremanetarako