Esta web utiliza solamente cookies propias, necesarias para la navegación Aurrera

  • Email-en bidez bidali 
  • Facebook-en zabaldu 
  • Twitter-en zabaldu 
  • Meneame-n zabaldu 
  • Delicious-en zabaldu   

Ondarearen informazio geometrikoa gordetzea

01/03/2016

Jose Manuel - Álvaro - Laboratorio de Documentación Geométrica

José Manuel Valle Melón eta Álvaro Rodríguez Miranda Ondarearen Dokumentazio Geometrikoko Laborategiko kide diren EHUko bi irakasle dira.Gasteizko campuseko instalazioetan harrera egin ziguten haien misioa kontatzeko: modu grafikoan dokumentatzea ondare mailako elementu mota guztiak: hondakin arkitektonikoen erregistrotik hasi eta pusketetatik abiatuta zeramikazko ontzien berreraikuntza birtualak egiteraino.

Laborategiko ikerlariek teknologia eta teknika ugari erabiltzen dute: fotogrametria edo 3D eskaneatzea. Horren guztiaren helburua gorde nahi diren ondare-hondakinen hiru dimentsiotako ereduak sortzea da.Hortik aurrera, aplikazioak kontaezinak dira.Eredu fisikoak eskalaz sor daitezke 3D inprimaketa-teknologiaren bidez, errealitate areagotuko teknologiarekin mugikorraren bidez bistara daitezke, ordenagailuan zuzenean azter daitezke, edo argitalpenak irudiztatzen dituzten irudi digitalak kapturatzeko erabil daitezke.

Reconstrucción Virtual Cerámica del Siglo XVI - XVII

Ereduak esparru askotan erabiltzen dira. Ikerketan, hondakin arkeologiko baten informazio geometrikoa bertan jardun aurretik gordetzeko erabil daitezke. Horri esker, edozein esku-hartzek eragin ohi duen aldaketaren aurretiazko erregistroa egin daiteke. Zaharberritze arloan, esku-hartzeen zuzendaritzari buruzko erabakiak hartzeko edo zaharberritzearen aurreko eredua gordetzeko erabiltzen dira.Bestalde, teknologia bisualenek, inprimatutako eredu fisikoek edo gailu mugikorren bidezko errealitate areagotuak adibidez, dibulgazioan aplikazio ugari dute. Azkenik, lan horietako batzuk titulazio ugaritako irakaskuntzarako erabiltzen dira eta, batzuetan, baita batxilergorako ere. 

“Egiten dugun guztia jartzen dugu jendearentzat eskuragarri”

“Ia egiten dugun guztia jendearentzat eskuragarri jartzen dugu gure webgunean”, azaldu zuen José Manuelek. “Irakasle garenez, gure betebeharra gure lana hedatzea dela uste dugu”.Lehen proiektuak 1996an egin zituzten eta, ordutik, etengabe ugaritu da webgunean eta ADDIn, EHUko Artxibo Digitalean argitaratu duten proiektu kopurua.

Hedatutako teknikek aplikazioak beste hainbat esparrutan izan ditzaketen arren, laborategia ondarea kontserbatzean oinarritzen da modu esklusiboan.Haientzat, zerbitzu publikoko bokazioa da eta zerbitzuen katalogo zabala ondare arloko aplikazioetara erabat bideratuta dago.

Jose Manuel y Álvaro en las Conchas de Haro

Gaur egun, Laborategia hainbat proiektutan ari da lanean.Haietako bat, Ikerbasqueko Javier García Iñañez ikerlariarekin elkarlanean, XVI-XVII. mendeetako hondakin zeramiko batzuen 3D modelaketa da. Eskuragarri dauden pusketen xehetasun txikienak ere erregistratzeaz gain, modu birtualean berreraikitzen da pieza osoaren forma pusketari zentzua eman eta bisualizatu ahal izateko.

Beste lan bat Conchas de Haron zegoen antzinako gotorleku bateko hondaren berreraikuntza geometrikoa izan da.Laborategiko ikerlariek kartografia ofizialeko informazioa harresiko eta inguruko eremuko xehetasunak jasotzen dituen ereduarekin bateratu dute.Gainera, proiektuko arkeologoaren laguntzarekin, gotorlekua nolakoa izan zen bistaratzen saiatzen ari dira; zer eremuk eskaintzen zuen ikusgarritasuna eta zein izan zitekeen haren funtzioa besteak beste. Horretarako, eskuragarri dauden hondakin gutxietatik abiatuta, harresiak eta zainketa-dorreak non egon zitezkeen erakusten saiatzen dira.

Reconstrucción Fortificación Conchas de Haro

Transferentzia-lan horiek haientzat zer balio duten galdetzen diegunean, abantaila ugari dituztela erantzuten digute.“Egiten ditugun proiektuetako asko irakaskuntzarako erabiltzen dituzte azkenean”, azaldu zigun José Manuelek.“Gainera, teknologikoki punta-puntan egotera behartzen gaitu”, gehitu zuen Álvarok. “Kasu askotan, proiektuaren unean ez zegoenez, gure teknologia ere garatu behar izan dugu eta, ondoren, merkatuak hobetu egin du”.Hori guztia, gainera, zuzendutako karrera- edo master-amaierako proiektuen kopuru handia kontuan izan gabe.Urte horietan guztietan, ikasle askok izan du Laborategiko kideen tutoretzapean proiekturen bat garatzeko aukera.Azkenik, José Manuelek zehaztu zigunez, kanpoko proiektuak “baliabide ekonomikoen iturria ere badira; ekipamendu espezializatua izatea edo lan espezifikoetarako alokatzea ahalbidetzen digute”.

Sadabako “Sinagogako” mausoleoa

Egiten dute lan mota ikusi ahal izateko, proiekturen bat erakusteko eskatu diegu:Sadabako Sinagogako Mausoleoa (Zaragozan).Gurutze forma duen oinplanoko 12 x 14 metroko eraikin txiki bat da. Haren hondakinek, gehienez, 4 metroko altuera dute. Gaur egun, erromatarren garaiko mausoleoa izan daitekeela uste da. Zuzenean zuen ordenagailuan ikusteko aukera duzue:

The roman mausoleum so-called “the Synagogue” by LDGP Geometric Documentation of Heritage Lab. on Sketchfab

Errealitate areagotuko bertsioa ere proba dezakezue. Horretarako, Android duen gailu mugikorra eta inprimagailua beharko dituzue.Hau egin behar duzue:

  1. Deskargatu esteka honetako margailuko txantiloia eta inprimatu. 
  2. Deskargatu eta instalatu errealitate areagotuaren aplikazioa Androis sistema eragilea duen zuen gailu mugikorrean.
  3. Ireki errealitate areagotuaren aplikazioa. Aplikazioak zuen gailuko kamera aktibatuko dugu.
  4. Jarraian, kamera inprimatu dugun orrira bideratu beharko dugu. Mausoleoaren hiru dimentsiotako irudia berehala azalduko zaigu eta eraikuntza edozein angelutatik aztertu ahal izango dugu.

Harremanetarako