Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

Zer egiten dugu?

Euskoikerren ikerlariei “unibertsitatea-enpresa” ikerketa-proiektuekin, aholkularitzekin eta laguntza teknikoekin, adituaren txostenekin, prestakuntzarekin edo enpresetatik eskatutako informazioarekin zerikusia duten ia administrazio-izapide guztiekin laguntzen diegu. Hauek dira jarduera alor ohikoenak:

Enpresa eta ikerlarien arteko harremanak erraztea

30 urte baino gehiagoko esperientzia dugu eta, horri esker, Euskoikerren badugu enpresa-eragileen eta unibertsitate-eragileen berri. Enpresa edo ikerlaria baldin bazara, gurekin jar zaitezke harremanetan, eta guk ikerketa-proiektuekin, aholkularitzekin eta laguntza teknikoekin, adituaren txostenekin, prestakuntzarekin… (web orrian “proiektu” izena eman zaie) zerikusia duten gai orori buruzko aholkularitza emango dizugu.

Nola jarriko gara harremanetan?

Dokumentazio izapideak eta kudeaketa administratiboak

Proiektu baten bizitzan zehar, proiektua behar bezala garatzeko beharrezkoak diren administrazio-dokumentu batzuk sortzen dira: enpresa proiektuarekin ados egotea, sailak onartzea eta abar.

Euskoikerren dokumentazio hori guztia kudeatzeaz (beharrezko datuak bildu eta bete, hartzaile egokiei bidali eta abar) arduratzen gara, ikerlariek ez dezaten izapide burokratikoetan parte hartu beharrik izan, erabat beharrezkoak diren kasuetan izan ezik.

Izapide eta dokumentuei buruzko informazioa

Aditu-txostenak

Adituaren txostena eskatzeko peritu batekin jarri behar al duzu harremanetan? Fundazioan, EHUko hainbat sailetako irakasleekin dihardugu lanean eta horiek edozein motatako adituaren azterketa egin dezakete.

Telefonoz edo formulario hau beteta jar zaitezke gurekin harremanetan:

Euskoikerrek zer onura ditu ikerlarientzat?

EHUko ikerlaria baldin bazara, proiektuek, zure ezagutzek merkatuan aplikazio praktikoa izan dezaketen ingurunean lana garatzea ahalbidetzeaz gain, oso argi dauden beste bi pizgarri ere eskainiko dizkizute:

  • Ibilbide akademikoaren garapena – Ezagutza zabaltzeko jarduerak baremo ezberdinen arabera puntuatu ohi dira (ordezkapenak egiteko poltsak, UNIQUAL, ANECA).
  • Ordainketa ekonomikoak – Proiektuetan parte hartzearren truke, nominan soldata-osagarrien bidez egindako ordainketa jaso dezakezu.

Gure erabiltzaileen asebetetzea

Erabiltzaileei egindako inkesta batean (n=161), % 98k adierazi zuen gustura (% 54) edo oso gustura (% 44) zegoela Euskoikerren zerbitzuekin; gainera, proiektuak kontratatzeko beste edozein aukera baino askoz hobea (% 55) zela iritzi zuten. Gure erabiltzaileen % 85ek Euskoiker gomendatu dio beste irakasle batzuei eta gure zerbitzuak +53ko NPSa [acronym: Net Promoter Score] du; hau da, 62 gomendatzaile (% 39) eta 9 aurkari (% 7). Gure erabiltzaileek Euskoikerrek egindako lanaren bizkortasuna, erosotasuna eta kudeaketa eraginkorra nabarmendu dituzte batik bat.

(OHARRA: Asebetetze mailari dagozkion informazio numerikoak Euskoikerrek 2010eko maiatzaren 24 eta ekainaren 3 artean 350 erabiltzaile baino gehiagori egindako e-mail bidezko inkestatik lortu ditugu. 161 baliozko erantzun jaso genituen eta horietatik atera ditugu emaitzak)

Harremanetarako Dokumentazioa