Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

Administrazio-izapideak kudeatzea

Egin beharreko lan motaren arabera (enpresa pribatu batekin edo erakunde publiko batekin baldin bada, eta batez ere, aurrekontuaren zenbatekoaren arabera), proiektuak eskaintza (9.000 € + BEZa baino gutxiagoko zenbatekoen kasuan) edo kontratu (9.000 € + BEZa baino gehiagoko zenbatekoen kasuan) bidez izapidetzen dira. Izapideak eta bete beharreko dokumentazioa oso antzekoak dira bi kasuetan.

Administrazio Publikoko edozein lizitaziotara aurkeztu nahi duten ikerlarien taldeei ere laguntzen diegu. Esate baterako, beste batzuen artean, INTEK, ETORTEK, GAITEK, SAIOTEK, CENIT deialdiei buruzko informazioa eskaintzen eta izapidetzen laguntzen dugu.

Proiektua martxan jarri ostean, Euskoikerren, proiektuetatik eratorritako administrazio-dokumentazioa izapidetzeaz arduratzen gara. Kudeaketa horiez Fundazioa arduratzen den arren, zenbait izapidek hirugarren batzuen partaidetza behar izaten dute: arduradunen sinadurak eta abar. Kasu horietan, guk dokumentazio guztia prestatu eta hartzaileei bidaltzen diegu, izapideak ahalik eta gehien bizkortze aldera.

Izapideei buruzko informazio zehatza duen txostena deskargatu (PDF, 155 Kb)

Ohiko dokumentazioa

Hurrengo taulak dokumentu ohikoenak erakusten ditu; horrekin batera, Deskribapen laburra eta Euskoikerrek egin beharreko zereginak ere ageri dira (informazio gehiago ikusteko dokumentu bakoitzean sakatu):

Memoria

Eskaintza mota

Kontratu mota

Adostasuna

Aurrekontuaren banakapena

Errentamendu-kontratua edo Zerbitzuak eskaintzea

Hezkuntza-lankidetzako hitzarmenak

Lan-kontratuak

Irakaslearen fitxa

Nominan sartzeko formularioa

Nominako sarrera-gutuna

Gastuen eta bidaien likidazio-orria

Izapide horiei buruzko zalantzarik izanez gero, dokumentazioari buruzko kontsulta-formularioaren bidez egin diezagukezu kontsulta.

Harremanetarako Dokumentazioa