Esta web utiliza solamente cookies propias, necesarias para la navegación Aurrera

Izapidetzeak sinadura elektroniko bidez bizkortzen ditugu

Ordura arte Euskoikerrekin eskuz idatzitako sinaduren bidez egindako izapide guztiak sinadura elektronikoaren bidez egin ditzakezu. Dokumentuak eskuz sinatzen jarrai dezakezu, baina orain elektronikoki sinatzeko aukera ere izango duzu.

Firma Electrónica en Euskoiker

Sinadura elektronikoaz hitz egiten dugunean, ez gara gure sinadura eskaneatzeaz eta dokumentuetara atxikitzeaz ari.Praktika horrek ez du inolako lege-baliozkotasunik.Sinadura elektronikoak ziurtatze digitala duen txartel bat behar du.Gainera, sistema berriak, bizkorra eta erraza izateaz gain, denbora eta papera aurrezteko aukera ematen du.Lehen agian arazoak izango zenituen sinadura digitala erabiltzeko; izan ere, administrazioek garatu zituzten lehen aplikazioak ez ziren erabiltzailearekin oso atseginak.Baina gaur egun, dokumentu bat modu digitalean sinatzea oso prozesu erraza da eta segundo batzuk soilik behar izan ditzake.

Horrela, dokumentuak digitalizatzeko ez dugu eskanerraren beharrik izango, eta jatorrizko originala ez dugu ohiko postaz bidalia beharrik izango.Sinadura elektronikoak eskuz idatzitako sinaduraren lege-baliozkotasun berbera du, baina askoz ere erosoagoa da, batez ere, esate baterako, pertsona bat baino gehiago proiektu berberean lanean ari denean, baina egoitza edo probintzia desberdinetan daudenean (baita herrialdetan ere) eta kontratu, eskaintza edo ordaintzeko agindu berbera sinatu behar dutenean.

Ekologiarengatik, erosotasunagatik, aurrezteagatik edo segurtasunagatik, arrazoi ugari dago sinadura elektronikoa erabiltzen hasteko.Edonola ere, aldaketa hori inoiz ez da okerrerako izango.Euskoiker zure beharretara egokituko da eta eskuz idatzitako sinaduraren bidez edo sinadura elektronikoaren bidez sinatzeko aukera emango dizu, zure egoera puntualen arabera.Talderako sarbiderik ez baldin baduzu edo une horretan ez baldin bazaizu komeni, dokumentuak orain arte bezala sinatu ahal izango dituzu.

Euskoikerrekin ezagutza transferitzeko proiektuak garatzen baldin badituzu, email bat jasoko duzu berehala; bertan, galdetuko zaizu 2018tik aurrera sinadura mota berri hori eskaintzea nahi duzun. 

Zer behar duzu sinadura elektronikoa erabiltzeko?

Ez baldin baduzu inoiz erabili, agian ez duzu jakingo unibertsitateak elektronikoki sinatzeko behar duzun guztia ematen dizula.Ikasgaien aktak sina ditzakezuen moduan, dokumentua digitalki ere sina dezakezu.Hain zuzen ere, bigarren kasu horretan prozesua errazagoa da. Hala eta guztiz ere, hori egiteko zer hiru elementu beharko dituzun errepasatuko dugu:

1. Sinadura elektronikoa ahalbidetzen duen ziurtapen digitaleko txartel bat

EHUko irakaslearen txartelak Izenpeko ziurtapen digitala du, eta horrek elektronikoki sinatzea ahalbidetzen du. Zure ikasgaien aktak sinatzeko dagoeneko erabiltzen ari zaren ziurtagiriak beste dokumentu mota oro sinatzeko ere balioko dizu.Hori bai, Izenpe ziurtagiriak ematen direnetik lau urtera iraungitzen dira; hori dela eta, duela 4 urtetik baino gehiagotik baldin baduzu txartela, litekeena da zure zentroko idazkaritzan berri bat eskatu behar izatea.

Gainera, txartelarekin batera, bere garaian, zenbait gako eta pasahitz entregatu ziren. Pasahitz hori aldatu egin daiteke, baina ez baldin baduzu aldatu, txarteleko dokumentazioarekin etorritako berbera izaten jarraituko du. Garrantzitsua da zure pasahitza zein den egiaztatzea; izan ere, digitalki sinatzeko behar izango duzu.

2. SmartCard txartel-irakurlea duen ordenagailua

Erosketen egungo araudiarekin bat etorriz eskuratutako EHUko ordenagailu korporatibo guztiek dute SmartCard txartel-irakurgailu hori (Apple ordenagailuek izan ezik; horietan ezin dira aldatu).Edonola ere, eduki ezean, bat instala daiteke periferiko gisa. SmartCard txartel-irakurgailurik ez baldin baduzu edo ez baldin bazaude seguru, kontsultatu CIDIRi nola eskura dezakezun txartel-irakurgailu bat, aktak modu digitalean sinatzeko ere behar izango baituzu.

Baliteke txartel-irakurgailuak software espezifiko bat behar izatea; CIDIR instalatzen ere lagunduko dizu aktak digitalki sinatzeko ipintzea nahi duzula eskatuz gero.Oharrak digitalki sinatzeko gai zarenean, sinadura elektronikoa erabiliz beste dokumentu batzuk sinatzeko ere gai izango zara, ekipamendu berbera eskatzen baitute.

Edonola ere, sinadura elektronikoko sistemak zure ordenagailu pertsonalean instalatzeko aukera ere baduzu. Izenperen webguneak ziurtagiriak instalatzeko jarraibideak ditu. Windowsen, instalatzeko artxibo bakarra  jaitsita egin dezakezu; aldiz, Mac OS-n 3 artxibo deskargatu beharko dituzu (instalatzeko artxibo exekutagarri bat, eta dagokion karpetara herrestan eraman beharko dituzun bi aplikazio). Instalatu ondoren, ordenagailua berrabiarazi beharko duzu (irakurgailua konektatu aurretik). Bestalde, badago Windowserako zein Mac OS-rako gomendatutako txartel-irakurgailuen zerrenda bat.Edonola ere, ziurtatzeko, onena irakurgailua zuzenean Izenperi erostea da (10 euro inguruko balioa du).

3. Zure ordenagailuan instalatutako Acrobat Reader

Logo certificados Mac OsAcrobat Reader-ren digitalki sinatzeko tresnaren logoa.

Dokumentuak sinatzeko erabil dezakezun programarik errazenetakoa da.Orokorrean zure ordenagailuan instalatuta egongo da, eta hala ez baldin bada, informatikako teknikariei eska diezaiekezu instalatzeko.

Sinatzeko PDF bat jasotzen duzunean, nahikoa da Acrobat Readerrekin zabaldu eta zure sinadura elektronikoa ipintzearekin. Aukera zehatza aldatu egiten da instalatuta duzun programaren bertsioarekin, baina oro har, aukera hauetan topatu ahal izango duzu: Bete eta sinatu / Ziurtagiriekin lan egin / Ziurtagiriarekin sinatu edo Tresnak / Ziurtagiriak / Digitalki sinatu. Hortik aurrera, hainbat elkarrizketa-koadro erakutsiko zaizkizu. Zure sinadura dokumentuaren zein ataletan agertzea nahi duzun adierazteko eskatuko zaizu eta kurtsorea herrestan eraman beharko duzu sinadura ipiniko den atal laukizuzena markatzeko.Ondoren, sinatzeko zer ziurtagiri erabili nahi duzun aukeratu ahal izango duzu (bat baino gehiago izanez gero) eta azkenik zure txartelaren pasahitza eskatuko zaizu.

Prozesuaren amaieran, Acrobat Readerrek zure sinadura ipini edo inprimatuko du. Sinadura horrek, oro har, zuri buruzko hainbat datu eduki ohi ditu (izena, sinaduraren data, NANa...), baita kode alfanumeriko bat ere, eta PDF dokumentua dagoeneko sinatuta eta legezko baliozkotasunarekin bidali ahal izango zaio hartzaileari. 

Sinadura elektronikoa zer izapidetan erabili ahal izango dugu?

Sinadura elektronikoa eskuz idatzitako sinadura ordezkatzeko erabili ahal izango da Euskoikerrekin egin beharreko izapide orotan ezagutza transferitzeko proiektu bat martxan jartzeko orduan.Ohikoa den moduan, pausoak hauek dira:

Ikerlari nagusiak Euskoikerri oso oinarrizko memoria bidaltzen dio martxan jarri nahi duen proiektua deskribatuz.Hemen ez da sinadurarik behar.

Zenbatekoaren arabera, proiektua enpresarako eskaintza baten bidez edo kontratu baten bidez (9.000 € + BEZa baino gehiagoko zenbatekoetarako) hasten da izapidetzen (9.000 € + BEZa arteko proiektuak).Eskaintzaren kasuan, enpresak, nahi izanez gero, sinadura elektronikoarekin sinatu ahal izango du. Era berean, irakasleak elektronikoki sinatu ahal izango du Euskoikerrek ondoren bidaliko dion kontratua.

Bigarren kasuan, kontratuaren kasuan, alderdietako edozeinek sinatu ahal izango du elektronikoki.Egokiena alderdi guztiek berdin sinatzea litzatekeen arren, ez da beharrezkoa; hori dela eta, alderdietako baten aukeraketak ez du inola ere bestearen aukeraketa baldintzatuko.

Betiko moduan, Euskoiker arduratuko da dokumentazioa prestatzeaz eta alderdi guztiek sinatu dutela bermatuko du, EHUren ikerketarako izapidea sinplifikatuz.

Dokumentu horiez gain, izapidetutako proiektu guztietan ere adostasun-dokumentua sinatu beharko du sail parte-hartzaileetako eta proiektuko ikerlarien zuzendariak.Dokumentu horretan deskribatzen da ordutegi-dedikazioa eta ikerlari bakoitzak jaso beharreko ordainsaria.Ostera ere, dokumentu hori ere elektronikoki sina daiteke; hori oso interesgarria da sinatu behar dutenek ez baldin badute egoitza berberean lan egiten.

Azkenik, izapidetze fasearen ostean, ikerlari nagusiak gastu desberdinak baimendu behar ditu. Hor sartuta daude hauek: proiektuko funtsekin ordaindutako faktura bakoitza sinatzea, ordainketak nominaren bidez baimentzea dagokion formularioa erabilita eta abar. Orain arte, prozesua eskuzko sinaduraren bidez, eskanerra eta ondoren ohiko postaz bidalita egin da.Sinadura asko egon daitezkeenez inplikatuta, sinadura elektronikoa duen ikerlari nagusiak denbora eta ahalegin asko aurreztu ahal izango ditu.Horregatik, batez ere proiektu mota horietan ikerlari nagusia baldin bazara, oso gomendagarria da sinadura digitala erabiltzeko behar dituzun hiru elementu horiek egunean dituzun berrikustea:ziurtagiri digitala duen txartela, txartel-irakurgailua duen ordenagailua eta kudeatzeko gai den softwarea (Acrobat Reader esate baterako).

Harremanetarako