Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

Gure esperientzia

Bere ibilbide osoan, Euskoikerrek unibertsitateko ikerlarien eta enpresen arteko elkarrekintzetan bitartekari-lanak egin ditu. Gaur egun, hauek dira proiekturik ohikoenak:

  • Ikerketa-proiektuak eta -lanak: Ikerketa-lan mota oro, artearen egoerari buruzko azterketetatik hasi, eta industria-irtenbideen garapenera eta aplikaziora arte.
  • Negoziatutako prozedurak eta lehiaketak: ikerketa-taldeak Administrazio Publikoaren lizitazioetara aurkez daitezke.
  • Ikastaroak eta prestakuntza: enpresek eta erakundeek beren beharretara egokitutako prestakuntza eska dezakete.
  • Kongresuak, ekitaldiak…: horiek antolatzeko administrazioaren babesa. Adibide gisa, hauek nabarmendu behar ditugu: HYCELTEC, BMSB, SAAEI, ETFA, URSI, MOTO ETA FÓRMULA STUDENT…

Ezagutza alorrak

EHUko ikerlariek ezagutzaren alor desberdinetako ezagutzak eta ikerketa-metodologiak eskaintzen dituzte:

  • Zientzia zehatzak eta natura-zientziak: genetika, ingurumena, meteorologia, hidrologia…
  • Ingeniaritza eta teknologia: informazioaren eta komunikazioen teknologiak, fabrikazio-teknologiak, energia-teknologiak, ingurumen-teknologiak…
  • Osasun-zientziak: azterketa mikrobiologikoa, kirol-medikuntza…
  • Gizarte-zientziak: azterketak eta gizarte-lanak…
  • Giza zientziak: arkeologiako lanak, ondare artistiko kulturala…

Proiektuak hala eskatuz gero, ezagutza alor desberdinetako ikerlariak elkartuko dituzten diziplina arteko ikerketarako taldeak sor daitezke.

Euskoikerren zerbitzuak erabili dituzten enpresak eta erakundeak

Hainbat enpresa motatarako eta erakunde publikoetarako proiektuak kudeatzen ditugu. Horien artean, hauek aipa ditzakegu: gobernu autonomikoak, foru-aldundiak, merkataritza-ganberak, udalak eta beste unibertsitate batzuk.

Esparru pribatuaren baitan izapidetzen dira jarduera alor desberdinetako enpresentzako proiektuak: zentro teknologikoak, energia-enpresak, ingeniaritzako enpresak, aholkularitza-enpresak, fundazioak, telekomunikazio-enpresak, ingurumen-kudeaketako enpresak, ondare artistiko-kulturalekoak, enpresa bioteknologikoak, abokatuen bulegoak, garraioenak eta abar…

Sekzio honetan topa dezakezu:

Harremanetarako Dokumentazioa