Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

Enpresak eta ikerlariak harremanetan jartzea

Euskoikerren helburua unibertsitateko ikerlariei enpresarekin eta erakunde publikoekin dituzten harremanak errazten laguntzea da.

Gure lanaren baitan, Euskoikerren, unibertsitatetik kanpoko eragileen eta EHUko ikerlarien eskaerak eta proposamenak jasotzen ditugu.

Ikerlarientzako zerbitzua

EHUko ikerlarien ikerketa-lana garatzeko modua dira proiektuak. Euskoikerrekin zure proiektuak kudeatu eta horrelako proiektuek eskaintzen dituzten abantailak aprobetxa ditzakezu.

Lehiaketaren batera edo Administrazio Publikoko lizitazioren batera aurkeztu nahi izanez gero ere lagun zaitzakegu.

Enpresei zuzendutako zerbitzua

Unibertsitatez kanpoko eragile baten eskaera jasotzen dugunean, EHUko ikerlariekin jartzen gara harremanetan eta eskatzaileari aurkeztuko zaion proposamen formala egiten dugu. Proposamen horrek hainbat atal hartzen ditu aintzat: helburuak, inplikatutako ezagutza alorrak, ikerlariak, prozesuen kostua, kontratu mota eta abar.

Eskatzaileak proposamenari oniritzia eman ondoren, proiektua ondo gara dadin beharrezkoak diren administrazio-prozedurak egiteaz arduratzen gara.

Enpresa/erakunde kontratatzaileak eta EHUko ikerketa taldeak aldez aurretik baldintza horiek adostu baldin badituzte, ez da beharrezkoa prozedura horri jarraitzea.

Zerbitzua emateko bokazioa

Gure eginbeharra proiektuen administrazio-izapideak ahalik eta gehien erraztea dela uste dugu, betiere, ikerlaria alor teknikoetan kontzentra dadin. Arreta emateko etenik gabeko ordutegia dugu (8:00etatik 18:00etara) eta unibertsitateko lan-dinamiketara egokitzen da. Web orri honetako harremanetarako formularioaren bidez ere jar zaitezke gurekin harremanetan.

Harremanetarako Dokumentazioa