Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

Ordezkapenetarako Poltsak

EHUk irakasleak ordezkatzeko hautagaien poltsak ditu. Aurkeztu nahi izango bazenu, unibertsitatearen eta enpresaren arteko transferentzia-jarduerak 2. atalaren baitan ebaluatzen dira, “Ikerketako merezimenduak” izenekoan, hain zuzen. Atal honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa 20koa da.

  • Kanpoko erreferentziarik gabeko ikerketa-proiektuak:
    • Urteko 0,37 puntu arte Ikerlari Nagusia baldin bazara.
    • Urteko 0,25 puntu arte Laguntzailea baldin bazara.

Unibertsitatez kanpoko kalitate-erakunde ziurtatzaile batek (ANECA edo UNIBASQ, esate baterako) egiaztatu duena izango da kanpoko Erreferentzia duen ikerketa-proiektua. Oro har, enpresek kontratatutako proiektuek ez dute ziurtapen-prozesurik izaten; ondorioz, Kanpoko Erreferentzia gabekotzat hartzen dira. ANECAk, UNIBASQek edo antzekoren batek ziurtatuta egongo balitz, Ikerlari Nagusi moduan egindako urte bakoitzeko puntuazioa 1,25 igoko litzateke, eta Laguntzaile moduan egindako urte bakoitzeko 0,75.

Gogoan izan unibertsitatean kokapen egonkorrik ez duen irakasle batentzat, enpresekin ikerketa-proiektuak egitea izan litekeela proiekturen batean Ikerlari Nagusi moduan agertzeko modu bakarra.

Harremanetarako Dokumentazioa